XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Amatxori eta aitatxori izugarrizko tristura sortuko zaie; gerora itzuliko naiz, zaharrak direnerako, amona bezala, eta aberatsa izango naiz, hegazkin handi bat izango dut, auto handi bat eta alfonbra bat niretzako bakarrik, eta han tinta botako dut, eta izugarrizko poza hartuko dute ni ikustean.

Honela, korrika, Alzesteren etxe aurrera iritsi naiz.

Alzeste nire adiskide bat da, potoloa eta etengabe jaten ari den hori, agian hitzegin dizuet dagoenekoz berari buruz.

Alzeste bere etxeko atearen aurrean eserita zegoen, alfajorrak jaten.

- Nora hoa?- esan dit Alzestek, alfajorrari koska eginez.

Adierazi diot nola etxetik aldegin dudan eta ea nirekin etorri nahi zuen galdetu diot.

- Etortzen garenerako, hemendik urte pila batera - esan diot -, aberatsak izango gaituk, hegazkin eta autoak izango ditiagu, eta gure aitatxoek eta gure amatxoek ez zigutek errieta gehiago egingo, (...).